ATLETISMOA

Donostiako Maratoia bertan behera utzi dute, haizeteengatik

Euskalmetek alerta laranja ezarri du biharko 06:00etatik 15:00etara, eta Donostiako Maratoiak erabaki du ekitaldia bertan behera uztea.

ESPAÑA MARATÓN SAN SEBASTIÁN
Donostiako Maratoia, iaz. JUAN HERRERO / FOKU.
inaut matauko rada
2024ko azaroaren 23a
19:00
Entzun

Bihar zen egitekoa Donostiako Maratoia, baina antolatzaileek bertan behera uzteko erabakia hartu dute, Euskal Herrian aurreikusita dagoen eguraldia dela eta. Izan ere, orduko 120 kilometrotik gorako haizeteak espero dira haizegune nagusietan, eta Euskalmetek alerta laranja aktibatu du, 06:00etatik 15:00etara.

Maratoiaz gain, maratoi erdia eta hamar kilometroko lasterketa ere egitekoak ziren bihar Gipuzkoako hiriburuan. Antolatzaileek adierazi dute eguraldiaren aurreikuspenekin ezin zutela bermatu parte hartzaileen eta antolakuntzako kideen segurtasuna, eta horregatik erabaki dute bertan behera uztea. Antolatzaileek esan dute larrialdi eta meteorologia zerbitzuek eta tokiko entitateek debekatu dutela ekitaldia.

Euskalmetek alarma laranja aktibatu du biharko, eta Aemetek, Espainiako Meteorologia Agentziak, Nafarroan alerta horia ezarri du, arrazoi bera dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.