Djokovic, Bautista, Nadal eta Federer sailkatu dira

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
TENISA. Atzo geratu ziren zehaztuta Wimbledoneko gizonezkoen finalerdiak: Novak Djokovicek Roberto Bautistaren aurka jokatuko du bihar, eta Rafa Nadalek, Roger Federerren aurka, egun berean. Djokovicek David Goffin kanporatu zuen atzo, final-laurdenetan:6-4, 6-0 eta 6-2; Bautistak, Guido Pella: 7-5, 6-4, 3-6 eta 6-3; Nadalek, Sam Querrey: 7-5, 6-2 eta 6-2; eta Federerrek, Kei Nishikori: 4-6, 6-1, 6-4 eta 6-4.

Gaur, emakumezkoen finalerdiak jokatuko dituzte (14:00): Serena Williams Barbora Strikovaren aurka ariko da; eta Elina Svitolina, Simona Halepen kontra. Serena Williams eta Svitolina dira finalerako sailkatzeko faboritoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.