futbola

Deschampsen aurreneko Liga titulua entrenatzaile bezala

Frantziako Lehen Mailako txapeldun izan da Olympique Marseillarekin.

2010eko maiatzaren 6a
19:44
Entzun
Didier Deschamps-ek (Angelu, 1968) bere aurreneko Liga titulua irabazi du entrenatzaile bezala. Olympique Marseillarekin lortu du Frantziako Lehen Mailan, bart, denboraldia bukatzeko bi jardunaldi falta diren arren. Olympique Marseillak atzo Rennesi 3-1 irabazita, 75 puntu dauzka; Lille bigarren sailkatuak eta Auxerre hirugarrenak, 67na.

Orain arteko 36 jardunaldietan 22 garaipen izan ditu Deschampsen taldeak, bederatzitan berdindu egin du eta bost aldiz galduz. 65 gol sartu ditu, 33 jaso.

2001ean ekin zion entrenatzaile lanari, Monacorekin. 2004an talde harekin Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen, baina Porto 3-0 nagusitu zitzaien. 2003an Frantziako Ligako Kopa irabazi zuen Monacorekin. 2005ean utzi egin zuen kluba, eta 2006an Juventusera (Italia) joan zen. Iazko maiatzetik dago Olympique Marseillako entrenatzaile karguan -Eric Geretsen lekua hartu zuen-, eta aurten Frantziako Ligako Kopa ere eskuratu du.

Klubak bere bederatzigarren Liga titulua du. 1992an irabazi zuen azkeneko aldiz, eta orduan bertako jokalaria zen Deschamps.

Jokalari gisa palmares oparoa dauka: 1998ko Munduko Txapelketa eta 2000ko Eurokopa Frantziako selekzioarekin, 1992an eta 1993an Frantziako Liga Marseillarekin, 1995, 1997 eta 1998an Italiakoa Juventusekin, 1993an eta 1996an Txapeldunen Liga Marseilla eta Juventusekin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.