Dena ez da zoriona: Kukullagak maila galdu du (23-33)

2014ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dena e z zen zoriona izan atzokoan, Kukullagak maila galdu baitzuen matematikoki. Etxebarriko taldeak 23-33 galdu zuen Elxen aurka, eta Casteldefellsek —jaisteko postuetatik kanpo dagoen lehen taldeak— irabazi egin zuenez, Kukullagak jada ezin du hura harrapatu. Etxebarriko taldeak bi sasoi egin ditu Ohorezko Mailan, eta azkeneko hau sailkapeneko zuloan igaro du. Zuazok ere galdu egin zuen, 25-24 Porriñoren aurka. Barakaldoko taldeak ez zuen deus ere jokoan.

Asobal Ligan, berriz, Anaitasunak 27-31 galdu zuen Granollersen aurka, eta zazpigarren jarraitzen du. Bidasoak ere galdu egin zuen, Puente Genilen aurka (25-26). Hiru jardunaldi falta dira liga bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.