Euskal Herriko Itzulia

Demi Volleringek irabazi ditu azken etapa eta Itzulia

Herbehereetakoak Murgilen gora egin du ihes, eta bakarrik iritsi da Donostiako helmugara.

Demi Vollering, Donostiako podiumean, Mischa Bredewoldekin eta Juliette Labousekin. ANDONI CANELLADA / FOKU
Demi Vollering, Donostiako podiumean, Mischa Bredewoldekin eta Juliette Labousekin. ANDONI CANELLADA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko maiatzaren 12a
17:20
Entzun

Demi Volleringek (SD Worx) irabazi du Euskal Herriko Itzulia. Azken etapan ikuskizuna eman du Herbehereetakoak, bakarrik heldu da Donostiako helmugara, eta aurreikuspenak bete ditu. Murgileko maldetan egin du ihes, eta hortik amaierara arte bakarlanean aritu da. Bulebarra bete duten zaleen aurrean ospatu du garaipen bikoitza.

SD Worx taldeak, gainera, egin duen Itzuli bikaina errematatu du, aurreko bi etapetan garaile izan den Mischa Bredewoldek bigarren bukatu baitu sailkapen nagusian. Juliette Labousek (FDJ) amaitu du hirugarren.

Euskaldunen artean Ane Santesteban (Laboral Kutxa) izan da onena; hamahirugarren amaitu du.

Demi Vollering, Boulevarreko helmugan. ANDONI CANELLADA / FOKU
Demi Vollering, Bulebarreko helmugan. ANDONI CANELLADA / FOKU
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.