De Marcos beste urtebetez arituko da Athleticen

2023ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
FUTBOLA.Oscar De Marcosek Athleticen jarraituko du beste urtebetez. Hala, hamabosgarren denboraldia beteko du talde zuri-gorrian. 34 urterekin, aitortu du burutik pasatu izan zaiola erretiroa hartzea, baina azkenerako segitzea erabaki duela. «Ondo ikusi dut neure burua; asko jokatu dut, eta maila onean, uste dut. Klubari izan dituen pazientzia eta diskrezioa eskertu nahi dizkiot», adierazi zuen atzo. Datuak argigarriak dira. Nico Williamsen atzetik, denboraldi honetan gehien jokatu duen jokalaria da: 2.000tik gora minutu. Bi gol sartu ditu, eta sei asistentzia banatu. «Oscarrek zelaian irabazi du kontratua berritzea, oso partida onak eginez. Athleticen balioak irudikatzen ditu», nabarmendu zuen Jon Uriarte presidenteak.

Iraia Iturregiren taldeak, berriz, gaur jokatuko du Espainiako Kopako finalerdia, Real Madrilen aurka, Leganesen (21:00, TDP). Teknikaria baikor da: «Faboritoa Real Madril da. Baina denboraldia oso ondo amaitzen ari gara. Taldea gogotsu eta ilusioz dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.