De Marcos beste urtebetez arituko da Athleticen

2022ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA.Oscar De Marcosek beste urtebeterako luzatu du kontratua Athleticekin, 2023ko ekainera arte. Aurreko kontratu luzatzean bezala, etete klausularik gabe egin du. Hala, hamalau sasoi beteko ditu talde zuri-gorrian. Orain arte, 452 partida jokatu ditu, eta 35 gol sartu. «Zoriontsu naiz Athleticen. Gauza asko hartu ditut kontuan erabakia hartzeko orduan. Uste dut beste denboraldi batez taldeari ekarpena egin diezaiokedala», adierazi zuen atzo De Marcosek.

Bestalde, herenegun futbola utziko zuela iragarri ostean, Sophie Istillartek agur prentsaurreko hunkigarria eman zuen atzo. «Lesioa seinale bat izan da, baina lehendik pentsatzen ari nintzen futbola uztea. Beste etapa bat bizi nahi dut, beste gauza batzuk probatu, eta etxera itzuli».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.