De la Bellak 2018ra arte luzatu du lan hitzarmena Realarekin

Erredakzioa
2014ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alberto De la Bella Realeko jokalaria izango da 2018ra arte. Halaxe baieztatu zuen atzo Donostiako taldeak. Hala, harrobian sortu ez eta elastiko txuri-urdina jantzita gehien iraungo duen jokalarietako bat izango da ezker hegalekoa, gauzak ondo bederatzi denboraldi egingo baititu Realari lotuta. «Luxu hutsa da Realean jarraitzea. Oso pozik nago Donostian, erabat hiritartuta. Dena da zoragarria». Kataluniarra 2009-2010ko sasoian heldu zen Realera, eta, une bat nabarmendu behar balu, taldeak Lehen Mailako igoera lortu zuenekoa aipatuko luke. «Txapeldunen Liga jokatzea ere ederra izan da, errepikatzeko modukoa».

Orain, halere, burua etziko derbian du. Ez beste inon. «Athletic garai onean dago, eta eurei festa zapuzten saiatuko gara». Irabazteko duen guztia emango dutela dio. «Seigarren postua azkar bermatu behar dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.