David Merinok beste bi urterako berritu du kontratua Asperekin

Gaur hasiko da sanmateoetako torneoa: Olaizola II.a eta Apraiz, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka

2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
David Merino atzelariak beste bi urterako luzatu du Asperekin zuen kontratua, 2015era arte. Pilotariak 2013an bukatzen zuen kontratua, eta bi urtez luzatzeko akordioa lortu du enpresarekin. Merino Binakako txapeldun izan da aurten, Titin III.arekin batera. Atzelaria «pozik» agertu da kontratua berritzeagatik, «ikasten eta hobetzen» jarraitzeko aukera izango duelako Aspen.

Bestalde, sanmateoetako torneoa gaur hasiko da, Logroñon (Espainia). Torneoko lehenengo partidan, Olaizola II.a eta Apraiz ariko dira, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka. Jaialdia 17:15ean hasiko da. Aipatutako bikoteez gain, Bengoetxea VI.a-Begino —Asegarcekoak—, eta Titin III.a-Merino II.a, Xala-Barriola eta Gonzalez-Zubieta —Aspekoak— ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.