Reala

Darko Kovacevicen lesioa dela eta Nihat ekainera arte geratzeko aukera aztertuko du taldeak

Darko Kovacevicek orpazurda hautsi du gaurko entrenamenduan. Azaroan egin zioten ebakuntzaren ostean lehen aldiz aritu da gaur taldekideekin eta min hartu du berriro aurrelari serbiarrak. Kovacevicek denboraldia galduko du eta Euskadi Irriak jakinarazi duenez taldea Nihat Kaveci ekainera arte Donostian geratzeko aukera aztertzekotan da taldea.

2006ko urtarrilaren 16a
19:49
Entzun
Darko Kovacevicek orpazurda hautsi du gaurko entrenamenduan. Aurrelari serbiarrari ebakuntza egin zioten orpazurdan joan zen azaroaren 18an eta ebakuntzaren ostean lehen aldiz aritu da gaur taldearekin. Gaur arratsalden egin diote ebakuntza eta antza denez denboraldia amaitu egin da serbiarrarentzat. Lesioa lehen baino larriagoa da, lehen zaintiratua zuen orpazurdan eta min ematen ziolako egin zioten ebakuntza. Gaur ordea hautsi egin du guztiz eta sei hilabete inguru beharko ditu osatzeko.

Kovacevicen denboraldia gaurko entrenamenduan amaitu denez, Nihat ekainera arte Donostian geratzeko aukera aztertuko du taldeak. Hala ere, Nihaten iritzia kontuan hartuko dute erabakia hartzeko unean. Moskuko Spartak taldeak (Errusia )fitxatu behar zuen berehala Nihat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.