PILOTA. Gaur hasiko da Buruz Buruzko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka, Azkoitian (Gipuzkoa). Dario Gomezek eta Peio Etxeberriak jokatuko dute aurreneko partida. A multzoko neurketa da. Joseba Ezkurdia eta Erik Jaka ariko dira multzoko beste norgehiagokan, igandean, Eibarren (Gipuzkoa).
Bai Peio Etxeberriak, bai Dariok konfiantzaz lepo ekingo diote ligaxkari. Zenozkoak (Nafarroa) bi partida jokatu ditu, eta biak irabazi ditu: 22-18 Danel Elezkanori Asperen atarikoan, eta 22-2 Jon Alberdiri final-zortzirenetan. Ezkaraikoak (Espainia), berriz, bakarra jokatu du, eta 22-6 nagusitu zitzaion Aitor Arangureni final-zortzirenetan.
Biak oso ondo moldatzen dira buruz buru, eta horren erakusle da biak izan direla txapeldun Promozio Mailan: Dario, 2019an, eta Peio Etxeberria, 2021ean. Errioxarrak lehia luzatu nahiko du; nafarrak, aldiz, tantoa azkar bukatu.
Dariok eta Peio Etxeberriak ligaxkari ekingo diote gaur
Aspeko bi pilotariak elkarren aurka ariko dira Azkoitian. Biek nagusitasunez irabazi zuten final-zortzirenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu