Dario 22-6 Aranguren

Dario final laurdenetarako sailkatu da, Aranguren kanporatuta

Errioxakoak ez du ondo hasi neurketa, baina ondoren bikain jokatu du. 

Dario Gomez, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2023ko apirilaren 9a
19:14
Entzun

Dario Gomezek buruz buru jokatzeko dohainak ditu. Hori erakutsi du gaur ere Ezcarayn (Errioxa), Buruz Buruko Txapelketako lehen kanporaketan: aise kanporatu du Aitor Aranguren (22-6).

Hasieran, partida parekatuagoa izango zela zirudien. Dariok dominatu du jokua, baina defentsa lanetan fin aritu da Aginagakoa. Azken tantoa, ordea, 8-6 zihoazela egin du. Hortik amaierara artekoak jarraian egin ditu Dariok, Arangurenen etsipenerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.