Danimarkak irabazi du Europako Txapelketa, Serbia 19-21 mendean hartuta. Mikkel Hansen hegalekoa nabarmendu zen herenegungo finalean Danimarkako jokalarien artean, eta, neurri handi batean, haren lan bikainak eman zion txapela selekzio horri. Bigarren zatian, batez ere, joko bikaina erakutsi zuen Hansenek.
Serbiako jokalariak etxean ari ziren, eta 20.000 zale izan zituzten alde une oro. Beogradska Arena pabiloiko giro beroa, hala ere, ez zen nahikoa izan danimarkarrei aurre egiteko.
Serbia azken unera arte saiatu zen horretan. Partida amaitzeko bederatzi minutu eskas gelditzen zirenean, 3-0eko partziala egin zuten, eta 15-16 jarri ziren markagailuan. Gol bakar batera, alegia. Hansenek zapuztu zuen etxekoen esperantza, ordea. Lau gol sartu zituen partidaren azken txanpan hegalekoak, eta txapela eman zion Danimarkako selekzioari. Zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen Serbiak.
Brontzezko domina, berriz, Kroaziak eskuratu zuen: 31-27 irabazi zuen Espainiaren aurkako partida.
Danimarkak jantzi du Europako txapela, Hansenen lanari esker
Albokoa erabakigarria izan da Serbiaren aurkako finalean; Kroaziak irabazi du brontzezko domina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu