Ipar Europako selekzio bat izango da hurrengo munduko txapelduna. Izan ere, Danimarkak eta Norvegiak jokatuko dute bihar finala, Herningen (Danimarka), 17:30ean. Danimarkarrek nagusitasunez irabazi zioten atzo Frantzia egungo txapeldunari, finalerdietan, Hanburgon (Alemania): 38-30. Norvegiarrek, berriz,25-31 hartu zuten mendean Alemania, etxeko taldea. Ez Danimarka, ez Norvegia ez dira inoiz munduko txapeldun izan.
Espainiako Ohorezko Mailan, Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazok Rincon Fertilidad Malaga hartuko du gaur, Lasesarren (19:30). Bizkaitarrek segida eman nahi diote boladari, azken jardunaldian Alcobendasen (Espainia) irabazi egin baitzuten. Aukera ona dute horretarako, Malaga aurkari gaiztoa izan arren bolada txarrean baita: galdu egin ditu azken hiru partidak.
Danimarka edo Norvegia, munduko txapeldun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu