Dallasek Miamiren presioa baliatu nahi du seigarren deman

Garaipen bakarrera du Texasko taldeak titulua; Miamik zazpigarren dema behartu nahi du, zaleen laguntzarekin

Andoni Urbistondo.
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Dallasek esku-eskura dauka, baina Miamik ere bai. 3-2 da atzetik Floridako taldea, baina azken bi partidak bere kantxan jokatuko ditu, eta horrek finala berdintzen eta balantza desorekatzen lagun diezaioke. Ā«Eraztuna gure etxean irabazteko aukera izateko egin dugu lana zortzi hilabetetan, sari horri etekina ateratzeko unea da orainĀ», esan du Miamiko LeBron James izarrak. Zaleen laguntza, eta beste gauza asko beharko ditu Miamik, aditu askoren iritzia baita Dallasen jokoa hobea izan dela oro har, eta Miami garesti ordaintzen ari dela Jamesen zenbaki apalak.

Aditu horiek zeruraino eraman dute Dallasko Rick Carlisle entrenatzailea, eta infernuraino bidali Miamiko Erik Spoelstra. Jokalari txikiak elkarrekin kantxaratzea erabaki zuen laugarren deman Carlislek, eta etekin handia eman dio erabaki horrek. Erabakigarri izan daitezkeen bi garaipen, hain zuzen ere. Jason Terry eta J. J. Barea mugikortasun handiko jokalariak dira, azkarrak, eta Jason Kidden gidaritzak eta defentsak ere min handia egin dio Miamiko defentsa zorrotzari.

Miamik, aldiz, bere Big Three-arekiko menpekotasun handia erakutsi du. Wadek, Jamesek eta Boshek saskiratzen dituzte taldeak lortzen dituen puntuen %75, eta hiruretako bat ohi bainomeskasago aritzen bada, ikaragarri nabaritzen du taldeak. Jamesen kasua da. Terry eta Kidd arduratu dira bera zaintzeaz, eta Jamesek ez du haiek gainditzeko biderik topatu oraindik. Erabakigarria izango da, era berean, Waden jarduna. Mokorrean kolpe handia hartu zuen Dallaseko Brian Cardinalen aurka tupust egin ostean, baina ziurra da jokatu, jokatuko duela. Osasuntsu, edo ez, Miamik ezin du bere izarraren parte hartzea baztertu, zer eginik ez dutelako hala gertatzen ez bada.

Bihar 02:00etan hasiko da seigarrena. Miami hirian tentsio itzela dago, hiriko saskibaloi taldeak egindako inbertsio handia pikutara joan daitekeelako lehen kolpean. Festa handia iragarri zuten, talde txapeldunaren ibilbidea hirian barrena, ospakizun giroan. Hiriko pizkunde ekonomikoa saskibaloi taldearen barruan dagoela saldu da, eta horrek ere bere eragina izan dezake. Hiriko salerosleek 300 milioi dolarreko irabaziak iragarri dituzte taldeak titulua irabazten badu; baina, jakina, baita 300 milioiren galerak, titulua etortzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.