'CNN', 'Corriere Della Sera' eta 'Independent' nazioarteko egunkariek aipatu dute gabarra

Gabarraren ospakizunen ondoren biharamunak hartu du Bilbo.

Athleticek Kopa irabazi izanaren ospakizuna, Bilboko Udalean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Athleticek Kopa irabazi izanaren ospakizuna, Bilboko Udalean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
nerea intxausti
2024ko apirilaren 12a
11:00
Entzun

Athleticen ospakizunak Euskal Herriko mugak gainditu ditu. Bertako hedabideek eman zuten atzo ospakizunaren berri, baina nazioarteko hedabideen webguneetan ere izan du zeresana.

CNN Estatu Batuetako egunkariak gabarraren historia azaldu du, eta aipatu dute Athleticek harrobiaren alde egiten duela ere. «Athletic da munduko futbol talderik paregabeenetako bat. Futbolariak urrearen balioan eskualdatzen diren garaiotan eta futbolari superizarrak sortzeko garaiotan, taldeak lehiakor dihardu gaur egun ere».

Corriere Della Sera Italiako egunkarian eta Independent Erresuma Batuko egunkarian gabarraren bideoa txertatu dute, haien irakurleek ere ikus zezaten Bilboko itsasadarra zuri-gorriz gainezka. Ingelesek gehitu dute klubak «trauma» atzean utzi duela, eta «hainbeste espero zuten» garaipena lortu dutela.

La Razón, Mundo Deportivo, Marca eta Espainiako beste hedabideek gabarra eta Athletic izan dute hizpide. El País-en Athleticek «amestutako» kopaz hitz egin dute, eta gabarraren iritsiera «arranditsuaz».

Biharamuna

Ospakizunak arrastoak utzi ditu: Bilboko kaleak zaborrez beteta egon dira goizean zehar.

San Mamesen inguruan ilarak daude jada Espainiako Koparekin argazkia ateratzeko. Gaur, bihar eta etzi izango dute zaleek garaikurrarekin argazkia ateratzeko aukera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.