Chourraut eta Arregi, munduko txapeldunorde

Maialen Chourraut, Laia Sorribes eta Olatz Arregi, zilarra ospatzen. RFEP.
2023ko irailaren 20a
00:00
Entzun
PIRAGUISMOA. Euskal piraguistak lehen egunetik hasi dira nabarmentzen Londresen, Munduko Eslalom Txapelketan. Maialen Chourrautek eta Olatz Arregik zilarrezko domina lortu zuten atzo K1eko taldekakoan; Laia Sorribes katalana izan zuten taldekide. Lasartearrak eta donostiarrak oso gertu izan zuten urrezko domina, 29 ehunenera besterik ez. Baina, azkenean, Australiarentzat izan zen. Londresen zilarra lortuta, Europako Txapelketako arantza atera dute Chourrautek eta Arregik: hirugarren izan ziren, baina Frantziak jarritako helegite baten ondorioz, brontzezko dominarik gabe geratu ziren.

Beste bi piraguistak eskura izan zituzten dominak: Miren Lazkano donostiarra eta Klara Olazabal irundarra laugarren izan ziren C1eko taldekakoan. Pau Etxaniz donostiarra, berriz, hamargarren izan zen, K1ekoan.

Gaur, banakako lehiako kanporaketak jokatuko dituzte Lazkanok eta Olazabalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.