Chimy Avilak ez du berriro jokatuko denboraldi osoan
Chimy Avila Osasunako aurrelariak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan. Taldeak atzo jakinarazi zuen argentinarrak ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi duela. Herenegun hartu zuen min, Levanteren aurkako partidan. Avilak hutsune handia utziko du: Espainiako ligako hogei jardunalditan bederatzi gol egin ditu, eta beste bi Kopako bi partidatan. Zelaian erakutsi duen grinarekin zaleak poltsikoratu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu