Chakib Lachgar eta Mireia Guarner garaile, Behobia-Donostian

Errenteriarrak Valentzian eta Palestinan hildakoak izan ditu gogoan garaipena eskaintzeko orduan. 25.000 korrikalari iritsi dira helmugara eguerdirako.

Korrikalariak, Donostiako Bulebarrean helmugaratzen. JUAN HERRERO / EFE
Korrikalariak, Donostiako Bulebarrean helmugaratzen. JUAN HERRERO / EFE
jon ordonez garmendia
2024ko azaroaren 10a
13:30
Entzun

Arrakastatsua izan da beste behin Behobia-Donostia lasterketa. Astebururako eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, korrika egiteko giro paregabea izan da gaur. 27.700 korrikalarik emana zuten izena, eta eguerdirako 24.000tik gora helmugaratu dira. Chakib Lachgar errenteriarra eta Mireia Guarner kataluniarra izan dira helmugaratzen lehenak.

Lachgar, helmugan. JUAN HERRERO / EFE
Lachgar, helmugan. JUAN HERRERO / EFE

Lachgarrek 1.02.19ko denboran osatu du ibilbidea, eta hirugarrenez irabazi du lasterketa; 2019an eta 2023an irabazi zuen aurretik. Ruben Morales izan da bigarren, hamar segundora, eta Iraitz Arrospide hirugarren, hamabira.

Guarnerrek 1.13.54ko denbora egin du. Lorena Plano izan da bigarren, hamazazpi segundora, eta Maitane Melero hirugarren, 36ra. Azken hori izan da Euskal Herriko lehena.

Guarner, helmugan. JUAN HERRERO / EFE
Guarner, helmugan. JUAN HERRERO / EFE

Minutu bateko isilune bat egin dute abiatu aurretik korrikalariek, Valentziako tanta hotzaren eraginez hildakoak gogoan. Autonomia erkidego horretako 813 pertsonak emana zuten izena gaur Behobiatik Donostiara korrika egiteko. Lachgarrek Valentzian eta Palestinan hildakoei eskaini die garaipena, «errurik ez duten haur guztiei».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.