Castroviejok beste bi urterako berritu du Ineosekin
TXIRRINDULARITZA. Jonathan Castroviejok beste bi urtez jarraituko du Ineos taldean: 2022ra arte, hain zuzen ere. 32 urteko txirrindulari getxoztarrari urte amaieran bukatuko zitzaion kontratua, eta beste bi urterako luzatu du. Castroviejok bi urte daramatza Erresuma Batuko taldean: lehen urte eta erdia Skyn, eta beste erdia Ineosen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu