TXIRRINDULARITZA. Jonathan Castroviejok (Sky) ezin izan dio eutsi Europako erlojupeko txapeldun tituluari. 2016an berak eskegi zuen urrezko domina; atzokoan, aldiz, bigarren izan zen. Glasgowko podiumera igo zen, baina atsekabe aurpegi nabarmenarekin, 63 ehunenengatik ez baitzen izan txapeldun. Victor Campenaerts flandriarrak 53.38,78ko marka egin zuen 45,7ko ibilbidean; Castroviejok, berriz, 53.39,41ekoa. Hirugarren Maximilian Chachmann alemaniarra izan zen, Castroviejorengandik 27 segundora.
Getxoztarra ez zen izan erlojupeko proban parte hartu zuen euskal txirrindulari bakarra. Gizonezkoetan, Victor De la Parte (Movistar) 30. izan zen, irabazlearengandik 4.33ra. Emakumezkoetan, berriz, Lourdes Oiarbide (Movistar) 26. izan zen, Ellen Van Dijkengandik 4.34ra. Arabarra ez zen batere gustura gelditu emaniko mailarekin. Irabazleari dagokionez, ezustekoa egon zen. Gizonezkoetan ez bezala emakumezkoetan txirrindulari onenek parte hartu zutelako, eta Anna Van der Breggen faborito handia bigarren izan zen.
Castroviejo, Europako txapeletik 63 ehunenera
Victor Campenaertsek hartu dio aurrea erlojupekoan. Victor De la Parte 26.izan da, eta Lourdes Oiarbide, 30.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu