Carlota Zigandak Europako zirkuitua irabazi du bere lehen parte hartzean

Erredakzioa
Donostia
2012ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Carlota Zigandak balentria lortu du. Profesionaletako Europako zirkuitua irabazi du parte hartzen zuen lehen urtean. 1985ean Laura Daviesek irabazi zuenetik, hasi berri batek inoiz ez zuen halakorik lortu. Atzo ziurtatu zuen garaipena, Dubaiko (Arabiar Emir. Bat.) Irekian 10. izanda. Garaipenaren gakoa Caroline Masson alemaniarraren jardunean egon zen. Bigarren izan balitz, hura zen zirkuituko irabazle, baina azken itzulian ezin izan zituen kirioak kontrolatu eta 12. zuloan eginiko boogie hirukoitzak hirugarren postura bidali zuen.

Zigandak urte bikaina egin du, hamabi irekietako hamarretan lehen hamar sailkatuen artean sartu da, eta bi irabazi ditu, aurrenekoa Deloitten (Herbehereak) eta bestea Txinako Irekian. Tania Elosegik, berriz, ez du denboraldi ona izan, eta 73. izan da. Bere posturik onena Tenerifen lorturikoa izan zen: bosgarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.