Tokio 2020

Carlota Ziganda 29. postuan sailkatu da

2021eko abuztuaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez du zorterik Carlota Zigandak Olinpiar Jokoetan. Bitan lehiatu da, eta bietan nahi baino lan eskasagoa egin du: Rio de Janeiron (Brasil)21. postuan sailkatu zen, eta, Tokion oraindik eta atzerago amaitu du lehia, 29. postuan. Larraintzarko (Nafarroa) golflariak oso urrun izan ditu lehen postuak; hamabi kolpera brontzezko eta zilarrezko dominak, eta hamahirura urrezkoa. 280 kolpe behar izan ditu guztira, lau parraren azpitik. Nelly Korda estatubatuarrak aurreikuspenak bete ditu, eta hura nagusitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.