Amaitu da denboraldia Carlos Martinezentzat: Realeko eskuin hegaleko atzelariak ez du gehiago jokatuko sasoi honetan. Eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen larunbatean, Granadaren aurkako partidan, eta, azterketa medikoen arabera, sei hilabete inguru beharko ditu berriz ere jokatzeko moduan egoteko.
Lesioak inoiz ez dira ongi etorriak, baina Carlos Martinezi oso garai berezian iritsi zaio. Izan ere, denboraldi hasieran ia batere jokatu gabe ondoren, azken partidetan beti izan da hasierako hamaikakoan, eta funtsezko jokalaria bilakatua zen Eusebio Sacristanentzat. Joseba Zalduak edo Aritz Elustondok ordezkatuko dute.
Carlos Martinezek ez du gehiago jokatuko sasoi honetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu