Carlos Barbero gailendu da Getxoko 72. Zirkuituan

Faboritoa zen, eta indartsuena zela erakutsi du. Madrazo bigarren iritsi da, eta Herrada, hirugarren

Carlos Barberok argi utzi zuen zergatik zen irabazteko faborito. JAVIER ZORRILLA /EFE.
2017ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Carlos Barberok (Movistar) Getxoko Zirkuituaren 72. aldia irabazi zuen atzo. Arkotxako azken igoeran indartsuena zela erakutsi zuen. Talde handia iritsi zen elkarrekin azken aldapara, baina inork ez zion erantzun Barberoren esprintari. Bigarren Angel Madrazo (Delko) izan zen, bi segundora; eta Jose Herrada (Movistar) hirugarren, laura.

Eguneko ihesaldi aipagarriena Lluis Mas (Caja Rural) eta Daniel Diazena (Delko) izan zen. Delkokoak Txomintxun gora eraso egin zuen, helmugarako lau itzuli falta zirenean, eta Masek erantzun zion erasoari. Bi itzuli geroago utzi zuen Caja Ruralekoak Diaz, bakarrik helmugaratzeko asmoz. Baina ez zuen helburua lortu.

Euskal Herrian lehiatzen diren maila horretako probetan Movistar izan ohi da talde indartsuena, World Tourreko kide baita. Hala erakutsi zuen atzo ere, eta Ordiziako arantza atera zuen.Lasterketa guztia kontrolpean izan zuen, eta azken itzulian harrapatu zituen iheslariak. Horrez gain, bi txirrindulari sartu zituen lehen hiruen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.