TXIRRINDULARITZA. Espainiako Vueltak jakinarazi du zein bi talde arituko diren aurtengo lasterketan. Gonbidapenaren zain ziren hiru euskal talde: Caja Rural, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma. Bada, Caja Rural izango da bakarrik lasterketan. Hark eta Burgosek jaso dute gonbidapena. Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma, beraz, kanpoan geratu dira.
Vueltako antolakuntzak egin dituen txandakatzeak kontuan hartuta, espero zen Burgos izango zela kanpoan geratuko zena. Baina ez da hala izan. Caja Rural eskertuta agertu da Vueltan parte hartzeko eman dioten aukerarekin.
Bestalde, Paris-Nizan, mendian amaitutako lehen etapa jokatu zen atzo, eta Tadej Pogacar (UAE) gailendu zen. 43 segundo atera zizkion Jonas Vingegaardi (Jumbo-Visma), eta lider jarri zen. Tirreno-Adriatikoan, berriz, esprintean erabaki zen etapa, eta Jasper Philipsen (Alpecin) gailendu zen, taldearen lana biribilduta. Filippo Ganna (Ineos) da liderra.
Caja Rural Vueltan izango da; Euskaltel eta Kern Pharma, ez
Paris-Nizan, Pogacarrek irabazi du mendiko lehen etapa; Tirreno-Adriatikoan, Philipsen gailendu da esprintean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu