Mendiko lasterketak
Mendaro (Gipuzkoa). Kilimon Trail. Igande honetan jokatuko da, Xoxoka auzoan, 10:00etan. 23 kilometro (+1.600 metro). Informazioa: http://mtemendaro.wordpress.com
Arrigorriaga (Bizkaia). Arrigorriagako II. Eguneko Mendi Lasterketa. Larunbat eta igande honetan jokatuko dira, Arrigorriagan. 16,5 kilometroko bi lasterketa izango dira: larunbatean, gauez, 20:30ean hasita; igandean, berriz, 11:30ean. Informazio gehiagorako: http://www.urbikotriatlon.com/
Mendi martxak
Altsasu (Nafarroa). VIII. Hiru Mendi Zerrak ibilaldia, larunbat honetan. Bi ibilbide izango ditu:luzea (48 kilometro +2.600 m) etalaburra (26 kilometro +1.200 m). Informazio gehiagorako: http://www.altsasukomendigoizaleak.com/indexE.asp
Erakusketak
'Mendia'. Euskal Herriko mendizaletasunari buruzko erakusketa osatua ikus daiteke Donostiako San Telmo museoan, maiatzaren 18ra arte. Museoak eta Club Vasco de Campingek antolatu dute. Informazio gehiagorako: www.santelmomuseoa.com
Argitalpenak
'Escaladores de la libertad'. Bernadette McDonaldek idatzi eta Ediciones Desnivelek kaleratutakoa, Jerzy Kukuczka, Voytek Kurtika eta orduko mendizale poloniarrei buruzkoa. 288 orrialde. 21,84 euro.
BUZOIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu