BUZOIA

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Lasterketak

Zaramillo (Bizkaia). IV. Apuko Extrem, larunbatean. Hiru proba dira: ultratraila 90 kilometrokoa (+6.000 metro), Long Trail 65 kilometrokoa (+4.500 metro) eta maratoia 42 kilometrokoa (+3.000 metro). Informazioa: www.apukoigoera.com

Mendi martxak

Etxalar (Nafarroa). II. Mendi Itzulia, larunbatean. Bi ibilbide izango ditu: 28,2 kilometro (+1.725 metro) eta 24,2 kilometro (+1.510 metro). Izena larunbatean bertan eman behar da. Informazioa: bit.ly/1OXPiR9

Nabarniz (Bizkaia). Hamar kilometroko ibilaldia, ostiralean. Irteera 10:00etan, Eleizaldeko plazan. Izena emateko epea gaur bukatuko da. Informazioa: bit.ly/1b698fD

Sopela (Bizkaia). Herri ibilaldia, igandean. Helduak 08:30ean aterako dira; haurrak, 10:30ean. Informazioa: bit.ly/1GzA1H9

Zeanuri (Bizkaia). Erroten X. Ibilaldia, igandean. Bi ibilbide izango ditu: helduentzat hemezortzi kilometrokoa, eta haurrentzat hamabi kilometrokoa. Izena igandean bertan eman behar da. Informazioa: bit.ly/1b69W4a

Ikastaroak

Kirol eskalada. Gipuzkoako

Mendizale Federazioak antolatuta,

maiatzaren 16an eta 17an hastape-

neko eta trebakuntzako ikastaroak Aiztondon (Uharte Arakil, Nafa-rroa) eta Eginon (Araba). 15-21 urte arteko gazteek bekak jaso ditzakete. Informazioa: www.gmf-

fgm.org/noticias/264/2015eko-Ki-

rol-Eskaladako-ikastaroa

Erakusketak

Mendia. Euskal Herriko mendizaletasunari buruzko erakusketa osatua Donostiako San Telmo museoan, maiatzaren 18ra arte. Informazioa: www.santelmo-museoa.com
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.