Buruz buruko bigarren txapela jantzi du Ibai Perezek, Gaubekari irabazita
PALA. Ibai Perez da buruz buruko txapeldun berria. Atzo 3-1 hartu zuen mendean Esteban Gaubeka (10-4, 6-10, 4-10 eta 8-10). Hala, bigarrenez jantzi du txapela.Partidari ondo ekin zion, baina lehen jokoa galdu zuen Sestaokoak. Baina ondo eutsi zion. Erasoan oldarkorrago jokatzen hasi zen, eta defentsan ohikoa duen sendotasuna erakusten. Hurrengo bi jokoak beretzat izan ziren, eta nahiz eta azkenengoan 7-4 aurretik egon Gaubeka, 5-0eko partzial batek garaipena eman zion. Gaubekak itxaron egin beharko du horrenbestez Oscar Insaustiren zazpi txapelen marka berdintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu