Bukaera gogor batean erabakiko da gaurko etapa

Beasainen hasi eta Markina-Xemeinen bukatuko da Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa. Ia 170 kilometroan zazpi mendate igoko dituzte ziklistek; Izua lehen mailako mendatea gainditu beharko dute amaiera aldera.

Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapako irudi bat. ANDONI CANELLADA / FOKU
Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapako irudi bat. ANDONI CANELLADA / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2025eko apirilaren 10a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako eta Bizkaiko lurretan ibiliko dira gaur txirrindulariak, Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapan: Beasainen hasi, eta Markina-Xemeinen bukatuko da. Beste behin, ibilbide gorabeheratsuari egin beharko diote aurre ziklistek, ia 170 kilometroan zazpi mendate igoko baitituzte. Aurreneko seiak hirugarren mailakoak dira, baina gogorra da azken zatia: Izua gainditu beharko dute, lehen mailakoa —3,5 kilometro luze da, eta %10,6ko pendiza du—. Aurtengo Itzulian Arratera egingo dituzten hiru igoeretan lehena izango da, eta oraingoan Matsariako poligonotik abiatuko dira.

Horiek horrela, amaieran erabakiko da etapa irabazlea. Tontorretik helmugara 11 kilometro besterik ez dago, eta litekeena da eraso festa izatea hautagaien artean. Sailkapen nagusian ere aldeak zabalduko dira. Maximilian Schachmannek (Soudal) lidergoari eutsi zion atzo, baina zail izan du gaur buruan segitzea.

Ez ote da, behintzat, hain eztabaidatsua izango. Alex Aranburuk (Cofidis) irabazi zuen atzo Itzuliko hirugarren etapa, baina hasieran epaileek kendu egin zioten garaipena, biribilgune batean bide okerra hartzea egotzita. Ia bi ordu geroago, erabakia zuzendu zuten.

Itzulia. 4. etapa

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.