Brontzeak ihes egin dio

Richard Oribe laugarren izan da estilo libreko 50 metrokoan, eta oso gutxigatik ez du lortu domina

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Richard Oribek itxaron egin beharko du bere Paralinpiar domina bilduma zabala handitzeko. Atzo zuen Londresko lehen aukera, etapodiumetik kanpo gelditu zen estilo libreko 50 metroko proban. Igerilari donostiarra 4. izan zen finalean 39,74ko markarekin, Jan Pyvisil txekiarraren brontzetik oso gertu geldituz (39,47).

Richard Oribek modu krudelean galdu zuen domina. Aurkariek baino urritasun handiagoa izan arren, igerilari borrokalaria da, eta hala lortu ditu aurreko jokoetako hamalau dominak. Finalari bete-betean ekin zion, metro askotan bigarren postuan joanez.Azken txanpan, baina, behera egin zuen, eta nola pasatzen ikusi behar izan zuen. Azken esprintean saiatu zen, baina txekiarra gehiago izan zen. Proba Eskender Mustafaiev ukrainarrak irabazi zuen (38,26). Oribek beste bi probatan parte hartuko du oraindik.

Mari Carmen Rubio ere atzo lehiatu zen, eta 6-4 irabazi zion Pippa Brittoni arku konposatu tiroko final-zortzirenetan. Ez zen lehia erraza izan, Iruñeko tiratzailea 0-4 zelako atzetik lehen bi seten ondoren. 7ko eta 8ko jaurtiketa bana zama handia izan ziren. Hurrengo bietan, baina, buelta eman zion, eta launakoarekin iritsi ziren azken setera. Rubiok bi 9ko eta 8ko bat lortu zuen, Brittonek berriz, bi 8ko eta 9ko bat. Bi tiratzaileek 135 puntu lortu zituzten guztira, baina setek erabakitzen dute irabazlea. Rubiok bihar jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa, Danielle Brown britainiarraren aurka.

Aitor Garciak ere atzo jokatu zuen Espainiako gurpildun aulkisaskibaloi selekzioarekin, eta 74-50 irabazi zion Hegoafrikari. Garciak lau puntu lortu zituen hamalau minututan. Gaur Australia izango du aurkari sailkatze faseko hirugarren partidan (23:30).

Romarate, bular estiloan

Ander Romarate 18 urteko igerilari eibartarrak gaur hartuko du parte bere lehen proban: zangoetako urritasuna dutenen bular estiloko 100 metrokoa. Goizez jokatuko du sailkapena (12:42), eta aurrera eginez gero, gauean, finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.