Bravok erradioa hautsi du, eta bi hilabetez egongo da jokatu gabe

Realeko atezain txiletarrak min hartu du goizeko lan saioan, eta arratsaldean bertan egin diote ebakuntza

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Claudio Bravok ez du etzi Athleticen aurkako derbia jokatuko. Ez derbia, ez hurrengo bi hilabeteetan Realak jokatuko dituen partidak, atezain txiletarrak eskuin eskuko erradioa hautsi baitu. Lesioa atzo goizeko entrenamendu saioan egin zuen. Bravok eskuin eskumuturra eta besaurrea bihurritu zituen baloi bat gelditzerakoan. Lesio larria izan zitekeen jakitun, atezaina Donostiako Poliklinikara eraman zuten. Lehen azterketa medikoak berretsi egin zuen berri txarra: hautsia zuen erradioa, eta ebakuntza egin beharko zioten. Esan eta egin. Arratsaldean bertan egin zioten ebakuntza, eta medikuek ez zuten eman osatzeko epearen berri, baina horrelako lesio bat osatzeko bi hilabete inguru behar dira. Beraz, EƱaut Zubikaraik denbora luzez ordezkatuko du Bravo, derbitik hasita.

Ez zen izan eguneko berri txar bakarra. Ifranek eta Jose Angelek ere min hartu zuten. Hala ere, ez dute lesio larririk, eta okerrik ezean, etzi jokatu ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.