Brasilek irabazi du Amerika Kopa, eta Mexikok Urrezkoa

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Hamabi urteko lehortearen ostean, Brasilek Amerika Kopa irabaztea lortu du, etxean. Igandean, 3-1 hartu zuen mendean Peru.Joko ikusgarririk ez zuen egin, baina aurkariaren ate aurrean izan zituen aukerak ederki baliatu zituen. Everton Cebolhinak (15. min.), Gabriel Jesusek (48. min.) eta Richarlisonek penaltiz (90. min.) sartu zituzten brasildarren golak. Perurena, berriz, Guerrerok. Urrezko Kopako finala ere jokatu zen, eta Mexikok 0-1irabazi zien AEBei, Jonathan dos Santosek 73. minutuan egindako golari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.