Bozic nagusitu da Suitzako Itzuliko bosgarren etapan
TXIRRINDULARITZA. Borut Bozic esloveniarrak (Vacansoleil) esprintean irabazi zuen atzo Suitzako Itzuliko bosgarren etapa, Oscar Freire (Rabobank) eta Peter Saganen aurretik (Liquigas). Sailkapen nagusian, Damiano Cunego italiarrak (Lampre) jarraitzen du lider. Gaur seigarren etapa jokatuko da: Tobel Tagerschen-Triesenberg Malbun (157,7 kilometro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu