FUTBOLA. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bost urteko espetxe zigorra eskatu dute Sergi EnrichEibarreko jokalariarentzat eta Antonio Luna jokalari ohiarentzat, 2016an emakume batekin izandako sexu harremanen bideoa grabatu eta zabaltzeagatik. Zigor eskaria txikiagoa da Eddy Silvestrerentzat. Bideoa zabaltzea leporatzen diote. Fiskalak bi urteko zigorra eskatu du harentzat, eta akusazioak, hiru. Klubak ez du eskarien berri.
Kasuaren ikerketa iaz amaitu zen, eta orain ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman dute.
Bost urteko espetxe-zigor eskaria Enrich eta Lunarentzat
Fiskalak eta akusazioak hala eskatu dute, andre batekin izan zuten sexu harremana grabatu eta hedatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu