PIRAGUISMOA. Gaurtik igandera bitartean jokatuko da eslalomeko Munduko Txapelketa, La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak). Bost euskal herritar lehiatuko dira bertan: Maialen Chourraut, Klara Olazabal, Ander Elosegi, Joan Crespo eta Samuel Hernanz. Bost piraguista horiek ezin hobeto ezagutzen dute La Seu d'Urgelleko kanala, bertan entrenatzen baitira inon baino gehiago. Are gehiago, Chourraut bera han bizi da aspalditik. Eslaloma oso proba teknikoa izanik, abantaila handia da kanala ondo ezagutzea. Bada, hori izango dute alde Euskal Herriko bost piraguistek, eta etekina atera nahi diote. Duela hamar urte toki berean jokatu zen Munduko Txapelketa, eta euskal piraguistek emaitza bikainak lortu zituzten: Chourrautek zilarrezko domina eskuratu zuen K1 mailan; Crespok, brontzezkoa taldekako K1 mailan; eta Elosegik, brontzezkoa taldekako C1 mailan, Jon Erguinekin batera.
Gaur taldekako probak jokatuko dituzte. Bihar, berriz, banakako lehia hasiko da. Chourraut eta Elosegi ariko dira K1 eta C1 mailetako kanporaketetan, goiz osoan. Finalerdietarako sailkatuz gero, larunbatean lehiatuko lirateke, eta egun horretan jokatuko litzateke finala. Etzi, K1 eta C1 mailetako kanporaketak jokatuko dituzte Crespok, Hernanzek eta Olazabalek: aurreneko biak K1ean, eta azkena C1ean. Aurrera eginez gero, igandean ariko liratekete finalerdietan eta balizko finalean.
Bost euskal herritar ariko dira gaurtik Munduko Txapelketan
La Seu d'Urgellen jokatuko da, eta hori baliatu nahi dute Chourraut, Olazabal, Elosegi, Crespo eta Hernanzek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu