EIBAR 1-3 SEVILLA

Bolada txarra ezin irauli

Eibarrek 1-3 galdu du etxean Sevillaren aurka.

Lehen ordu laurdenerako bideratu du partida Sevillak, bi gol eginda. ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 29a
07:55
Entzun

Espainiarrek lehen ordu laurdenerako bideratu dute partida. Seigarren minutuan hartu dute aurre Baccaren gol bati esker, eta 14. minutuan, Baccak berak jokaldi nahasi bat baliatu du bigarrena egiteko. Sevillak aparteko lanik egin gabe, 0-2.

Horren azkar Sevillak bi goleko abantaila izatea kolpe latza izan da Eibarrentzat, eta ezin izan diote lehen zatian zehar aldarte horri buelta eman. Bigarren zatian, ordea, hasi eta berehala lortu du Federico Piovaccarik Eibarren gola, eta, aldea murriztuta, itxaropena itzuli da Ipuruara. Minutu onak izan dituzte etxekoek, baina Reyesek hoztu du giroa berriz ere, hirugarren gola eginda, 64. minutuan.

Almeriak Real Madrilen aurka galdu izanak bere horretan utzi du Eibarrek jaitsiera postuekiko duen abantaila —hiru puntukoa—. Lau partida baino ez dira falta liga amaitzeko: Valentziara eta Getafera joan beharko dira armaginak, eta Espanyol eta Kordoba hartuko dituzte etxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.