Bizkaia-Durangok beste ziklista ingeles bat fitxatu du: Amy Monkhouse

2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Bizkaia-Durango taldeak ingeles kutsua izango du datorren denboraldian, herrialde horretako hiru ziklista izango baititu: Lauren Dolan, Lizzie Holden eta Amy Monkhouse. Azken hori da Agurtzane Elorriagak zuzendutako taldeak fitxatutako azkena. 18 urte ditu, Erresuma Batuko selekzioarekin aritu da gazte mailako Munduko Txapelketan, eta postu onak lortu ditu Binda Saria eta Gante-Wevelgem klasikoetan, besteak beste. «Oso pozik» dago Monkhouse. «Asko ikasi ahalko dut bizikleta gainean zein lehiatik kanpo».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.