TXIRRINDULARITZA. Bizkaia-Durango Euskadi-Muriasek Italiako Giroan parte hartzeko gonbita jaso du. Urte askotan joan, eta iaz gelditu ondoren, Agurtzane Elorriagak zuzentzen duen taldeak berriz ere egutegiko proba garrantzitsuenean parte hartu ahal izango du aurten. Albiste handia da, taldea ez baitago UCI World Tourrean, eta antolatzaileen gonbita behar du itzuli handietara joateko. Giroa uztailaren 6tik 15era jokatuko da, eta 24 taldek hartuko dute parte, tartean ez dago Movistar.
Parte hartuko duten taldeen berri atzo eman zuten; ibilbidea, berriz, ezaguna zen. Oso gogorra izango da, eta azken-aurreko etapan Zonkolan beldurgarria igoko dute (1.730 m); 1.200 metroko desnibela du, eta %11,7ko batez besteko pendiza. Ez da, dena den, mendiko etapa bakarra izango. Deigarria da Giroak izango duen erlojupeko kopurua: bi. 16 kilometroko taldekakoa lehen egunean, eta Alpe Gerako (2.000 m) hamabost kilometroko kronoigoera zazpigarrenean.
Bizkaia-Durango Murias Italiako Giroan izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu