TRINKETA. Frantziako Pilota Federazioak aintzat hartu du binakakoan ariko diren trinketlari gehienen kexa, eta berriro egin ditu bikoteak: oraingo honetan, zozketa bidez. Trinketlariek salatu egin zuten Frantziako Pilota Federazioak aukera eman ziola Waltary Agustiri bikotekidea aukeratzeko, kubatarrak azken txapelketa garrantzitsua duelako. Peio Larralde hautatu zuen, eta horrek haserrea piztu zuen beste trinketlarien artean, bikote hori besteen gainetik zegoelakoan.
Zalaparta ikusita, Frantziako Federazioak zozketa bidez osatu ditu bikoteak. A multzoan, Waltary-Lambert, Etxagarai-Ducassou eta Darmendrail-Gixandut ariko dira, eta, B multzoan, Monzondartz-Bilbao, Larralde-Amulet eta Ospital-Sanchez. Bihar hasiko da txapelketa, eta finala apirilaren 26an jokatuko da, Baionako Modernen.
Binakakoan zozketa bidez egin dituzte bikoteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu