Ligaxka estu joan ostean, argitu da jada zein bikote ariko diren binakako txapelketako finalaurrean. Irribarria eta Rezusta izan ziren sailkatzen aurrenak, eta Olaizola II.a eta Untoria izan dira ligaxkako bigarrenak. Beste bi bikoteak Elezkano - Zabaleta eta Bengoetxea VI.a - Larunbe izango dira; hain zuzen, gaur elkarren aurka jokatuko dutenak.
Gaurkoan, ordea, Jakak ordezkatuko du Elezkano. Lizartzako aurrelariak hirugarrenez ordezkatuko du Zaratamokoa, ezker eskuko minak jota baitago.
Igandean jokatutako partidan, Ezkurdiak eta Merinok 15 - 22 galdu zuten Altuna III.a eta Barriolaren aurka. Emaitza horri esker, gaurko partidan irabazteko beharrik gabe sailkatu dira Bengoetxea eta Larunbe nahiz Elezkano eta Zabaleta. Zazpi garaipenekin daude Bengoetxea eta Larunbe, eta, gaur Tolosan irabaziz gero, bigarrenak lirateke sailkapenean. Elezkanok eta Zabaletak, galdu nahiz irabazi, laugarren postuan amaituko dute ligaxka.
Finalerdiak, erabakita.
Pilota enpresek dagoeneko zehaztu dute non jokatuko diren finalerdietako ligaxkako partidak, eta Iruñearen aldeko apustu garbia egin du. Hori jardunaldietan partida bana jokatuko da Labriten, besteak, aldiz, Eibarren, Donostian eta Bilbon jokatuko dira, hurrenez hurren.
Lehen jardunaldia horrela gelditu da:
Otsailak 18, larunbata, Iruñean: Olaizola II.a-Untoria / Bengoetxea VI.a-Larunbe.
Otsailak 19, igande, Iruñean: Irribarria-Rezusta / Elezkano II.a-Zabaleta.