Binakako Txapelketa etzi hasiko da Deban
AIZKORA. A multzoko bi bikoteren arteko lehiarekin hasiko da etzi Urrezko Mailako binakako txapelketa, Deban (12:00). Joxe Mari Olasagasti beteranoa eta Ruben Saralegi gaztea Angel Arrospideren eta Ugaitz Mugertzaren aurka ariko dira, eta ez dago faborito garbirik. Bikote bakoitzak 28 egur ebaki beharko ditu sei modalitatetan, eta gakoa etzandako lanean egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu