Binakako Pentatloiko finala gaur Tolosan

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
HERRI KIROLAK. Duela egun batzuk banakakoa martxan jarri ostean, gaur jokatuko da Gizonezkoen Euskal Pentatloiaren finala. Hirugarrenez jokatuko da proba, eta bikoteak 12:00etan hasiko dira lanean, Tolosako zezen plazan (Gipuzkoa).

Lau bikotek neurtuko dituzte indarrak: Xabier Zaldua-Joseba Otaegi, Beñat Amade-Aritz Irazabal, Gorka Etxeberria-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Aratz Muguerza-Julen Kañamares. Hasieran, Iñaki Errazkin zen aritzekoa, baina entrenatzen ari zela min hartu zuen,eta Zaldua sartu zen haren ordez.

Egin beharko duten lana hau da: harriarekin 40 jasoaldi, giza proban lau plaza, aizkoran lau kana-erdiko, txingan zortzi plaza eta korrika lau kilometro. Etxeberria eta Izeta VI.a dira faborito. Izan ere, azken horrek irabazi ditu azken bi aldiak. Lehen urtean, Xabier Orbegozo Arria V.a-rekin, eta ondoren, Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a osabarekin. Emakumezkoen finala datorren igandean jokatuko da, Tolosan bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.