Espainiako Ohorezko Mailako egutegiaren zozketan berretsi zen ligaren atariko Espainiako Superkopa jokatuko zela. Bada, atzo jakin zen txapelketa hori Bilbon jokatuko dela, Miribillan. Irailaren 12-13ko asteburuan izango da, eta aurreko sasoia eten zenean lehen lau postuetan zeuden taldeek neurtuko dituzte indarrak; tartean egongo da Lointek Gernika. Beste hiru lehiakideak Perfumerias Avenida, Girona eta Valentzia izango dira.
Orain arte, partida bakarrera jokatzen zen txapelketa, baina aurten eredua aldatzea erabaki dute. Naiara Diez kapitainak nabarmendu zuen etxean jokatzea «abantaila» dela beraientzat.«Ilusio handia dugu berriro ere Miribillan jokatzeko, aurreko sasoian bizi izandakoaren ostean. Lehen aldiz lehiatuko gara txapelketa horretan, eta dena emango dugu».Urtarrilean, Gernikako taldeak bertan jokatu zuen Mann Filterren kontrako partida, eta 5.562zale bildu ziren norgehiagoka ikustera. Gerardo Candina Gernikako presidentea ere pozik azaldu zen txapelketa antolatzeko eman dieten aukeragatik eta konfiantzagatik.
Oraingoz ez dute zehaztu ateak itxita edo edukiera mugatuta jokatuko den. Lehiak jokatzen diren momentuan osasun erakundeek alor horretan ezarritako irizpideak hartuko dituzte kontuan hori erabakitzeko.
Asteburu horretan jokatuko du Espainiako Superkopa Baskoniak ere. Tenerifen izango da, eta Bartzelona, Real Madril eta Iberostar Tenerife ere ariko dira. Gaur egingo dute zozketa, eta Baskonia eta Real Madril izango dirazerrendaburuak.
Bilbon hasiko da sasoia
Miribillan jokatuko da Espaniako Superkopa, irailaren 12an eta 13an. Gerrnika, Perfumerias Avenida, Girona eta Valentzia lehiatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu