Bilbo Basketek Europako arantza atera nahi du Estudiantesi irabazita

ACBko sailkapeneko zulotik ihes egiteko partida aproposa jokatuko du gaur, aurkari zuzen baten aurka

2013ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilbo Basketek Estudiantes jasoko du gaur Miribillan (19:15), ACB ligako hirugarren garaipena eskuratzeko asmoz.Eurokopako estropezuaren ondoren, sendagai ona izan daiteke Madrilgo taldearen bisita. Izan ere, sailkapenean aurkari zuzena da Estudiantes. Bi taldeak berdinduta daude jaitsieratik garaipen bakarrera.

Bartzelona eta Valladoliden aurka irabazitako partidek Bilbo Basketen denboraldi hasiera grisa apur bat argitu zuten. Eurokopako azken jardunaldian Charleroiren aurka galdu ondoren, ordea, berriro ere zalantzak nagusitu dira taldearen inguruan. German Gabrielek Bilbo Basketek halako ataketatik ateratzeko duen gaitasuna nabarmendu du gaurko partidaren atarian: «Egoera zailenetan aurrera egiteko gaitasuna duen kluba gara; burua altxa beharra dago».

Ohorezko Mailan, bestalde, Gipuzkoa EHUk gaur jokatuko du Rivas Ecopolisen kantxan (19:30). Donostiarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude, lau garaipenekin. Bizkaia GDKOk, berriz, azken postutik irteteko asmoarekin jokatuko du bihar Zaragozan (17:00), Mann-Filterren aurka. GDKO 12. postuan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.