ACB Ligako partidan garaipena lortu zuen atzo Bilbo Basketek Miribillan, Zaragozaren aurka (81-68). Jaume Ponsarnauren taldeak hasieratik lortu zuen errenta markagailuan, eta amaierara arte aurretik joan ziren. Adam Smith eta Alex Reyes izan ziren taldeko jokalari nabarmenenak.
Bestalde, Baskoniak gaur jokatuko du ACB Ligako partida. Valentzian arituko dira, Alex Mumbruren taldearen aurka (20:00, Movistar).Ikusteko dago jokalari garrantzitsuek zenbat minutu jokatuko duten, datorren astean hil edo biziko partida jokatuko baitu Baskoniak Euroligan, Asvelen aurka.
Bilbo Basketek 81-68 irabazi dio Zaragozari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu