SASKIBALOIA. Retabet Bilbo Basketek txikitu egin zuen atzo gauean Acunsa Gipuzkoa Basket, ACB ligako 24. jardunaldian. Aise irabazi zion Ilunbeko derbian (74-97), eta ligako azken lekua atzo aurkari izan zuen taldeari utzi dio. Bosna garaipenekin daude berdinduta orain. Lehen zati ia osoa berdindua izan zen, baina atsedenaldira joan aurretik hasi zen tartea hartzen Alex Mumbruren taldea. Haustura erabatekoa hirugarren laurdenaren hasieran egin zuen, hogei puntuko koska ere eskuratu zuelako. Laugarren laurdenean esnaldia izan zuen etxeko taldeak, baina berehala egin zuen alde handia berriz ere Bilbo Basketek. Hiruko jaurtiketetan egon zen gakoa: hamalau sartu zituzten garaileek; zortzi, galtzaileek.
Ohorezko Mailan, Kutxabank Araskik eta IDk Euskotrenek jokatu zuten atzo. Arabarrek irabazi egin zioten Bembibreri Gasteizen (72-54). Hasi eta buka menderatu zuen partida Made Urietaren taldeak. Saskiratzaile onena Izaskun Garcia izan zen, 14 punturekin. Zortzigarren lekuan da Araski sailkapenean. IDK Euskotren ez zen hain fin ibili atzo, eta galdu egin zuen etxean Kanaria Handiaren aurka (73-86). Azkeneko laurdena bakarrik irabazi zuen Azu Muguruzaren taldeak. Puntu gehien Coulibalyk egin zituen (17). 11. dira gipuzkoarrak.
Asteburuko partida multzoari akabera emateko, TD Systems Baskoniak jokatuko du gaur gauean. Etxean ariko da Fuenlabradaren aurka, ACB ligako 24. jardunaldiaren barruan (20:00).
Bilbo Basketek 74-97 irabazi dio derbia Gipuzkoa Basketi
Bigarren zatian hautsi du partida Alex Mumbruren taldeak, eta azken lekua gipuzkoarrei utzi die orain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu