SASKIBALOIA. ACB ligako kanporaketen lehen jardunaldian, euskal derbia izango da, Retabet Bilbo Basketek eta Baskoniak elkarren aurka jokatuko baitute A multzoan. Valentzian ariko dira hamabi talde ekainaren 17tik uztailaren 1a bitartean, denboraldi honetako txapelduna zein den erabakitzeko. Lehiaketa etenda dago COVID-19aren krisiak eraginda. Bizkaitarrek Joventut izango dute kontrario ekainaren 19an, eta arabarrek, Tenerife. Bi egunetik behin jokatuko dituzte partidak, eta bizkaitarren hurrengo aurkariak ondorengoak izango dira, hurrenkera honetan: Joventut, Tenerife, Bartzelona eta Unicaja. Baskoniaren aurkariak hauek izango dira derbiaren ondoren: Tenerife, Bartzelona, Unicaja eta Joventut. Bi multzo izango dira, eta bakoitzeko lehen biek finalerdiak izango dituzte. Finala ekainaren 30ean izango da.
Bestalde, Ondrej Balvin pibot txekiarrak kontratua berritu du Bilbo Basketen, eta beste denboraldi baterako hitzarmena sinatu dute bi aldeek.
Bilbo Basket-Baskonia, lehen jardunaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu