Sasoiko dago euskal txirrindularitza. Gizonezkoek Frantziako Tourrean emaitza bikainak lortu ostean, emakumezkoenean balentria egin du Ane Santestebanek (Jayco) sailkapen nagusiko zortzigarren postuan amaitu baitzuen igandean. Azken eguneko erlojupekoan, Errenteriako (Gipuzkoa) ziklistak ezin izan zion eutsi zazpigarren postuari, Cecilie Ludwigek (FDJ) aurrea hartu baitzion.
Tourra, gainera, ez daSantestebanek lehen hamarren arteanbukatu duen itzuli handi bakarra. Italiako Giroan ere lortu zuen, hamargarren sailkatu baitzen. Hirugarrenez lortu du Giroan lehen hamarren artean egotea. Hala, bi itzuli handitan lehen hamarren artean amaitu duen hirugarren euskal ziklista da, Eneritz Iturriagaetxebarriaren eta Joane Somarribaren ostean —hark hiru Tour eta bi Giro irabazi zituen—. Errenteriakoa oso erregularra izan da Tourrean; besteak beste, zazpigarren amaitu zuen Tourmaleteko etapan. Demi Volleringentzat (SD Worx) izan da Tourra.
SOSLAIA. Ane Santesteban
Bikain itzuli handietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu