AIZKORA. Urrezko Aizkolari Emakumeen Txapelketaren lehen aldia asteburu honetan hasiko da. Bihar, Elorrion (12:30), eta etzi Deban (12:30) jokatuko dira saioak. Egur Sportek emakumezko txapelketa antolatzea erabaki du, eta ligaxkak lau partaide izango ditu: Irune Izkue, Irati Astondoa, Maika Arstegi eta Nerea Sorondo.
Ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu, eta hauek dira saio bakoitzean ebaki beharreko enborrak: 36 ontzako bat lehebizi, eta 45 ontzako bi gero. Lehen jardunaldiari dagokionez, Astondoa eta Sorondo ariko dira Elorrion, eta Izkue eta Aristegi Deban. Lehen biek Azpeitian jokatuko dute finala, martxoaren 4an. Txapelketak badu hutsunea, Alatzne Exaburua aurtengo Urrezko Kopako irabazleak ez duelako parte hartuko.
Emakumezkoen txapelketarekin batera gizonezkoen binakakoa jokatuko da. Elorrion, Atutxa II.a eta Txikia IV.a, Irazu eta Zalduaren aurka ariko dira; Deban, aldiz, Mugertza II.ak eta Otaegik, Otaño eta Lopez Azpilikuetarekin neurtuko dituzte indarrak.
Bihar hasiko da Emakumeen Urrezko Aizkolari Txapelketa
Txapelketa jokatzen den lehen aldia da, eta lau aizkolarik hartuko dute parte. Finala martxoaren 4an jokatuko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu